XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lasaikuntza-denborari dagokionez, bere esangura fisikoa Buecheren teoriak erabiltzen duen eredu mekanikoari lotuta dago.

Izan ere, Buecheren teorian sakonduz, esfera molekularra malguki/bola segmentuez osatuta bezala kontsideratzen da (ikus 10.4 irudia) eta sistema honek xahutzen duen energia aztertzerakoan lasaikuntza-denbora agertzen da, bere balioa hau delarik:

Buecheren teoria estrapolatuz, polimero urtuei ere aplika dakieke.

Kasu honetan disolbatzailerik ez litzateke izango eta 0.

Gainera, C kontzentrazioaren ordez dentsitatea ipini beharko dugu 10.24 ekuazioan.

Debyeren ereduan bezala, Buecheren teorian ere, kontsideratzen den molekula polimerikoaren pisu molekularraren banaketa guztiz estua da eta horregatik teoria hau frogatzeko egin diren esperimentuak ez dira asko izan.

Nolanahi ere, zenbait ikerlarik (7-9) ereduaren baliogarritasuna frogatu izan dute; adibidez, polidimentilsiloxanoarentzat eta poliestirenoarentzat.

10.4. KORAPILATZEAREN TEORIA

Orain arte ikusi ditugun teorietan molekula polimerikoa unitate edo gauza independentetzat jo dugu.

Hau da, molekula disolbatzailean murgilduta dago eta bere higidurak aztertzen ditugu, xahutzen duen energia liskatasunarekin erlazionatzen dugularik.

Gero, molekula bakoitzari gertatzen zaionaren batuketa eginaz sistemaren liskatasuna lortzen dugu.

Ez dago beraz eredu hauetan, molekula/molekula elkarrekintzarik, molekulak independenteki jokatzen dutelako hipotesia onartzen badugu.

Zuzena ote da hipotesi hori?

Maila batean baietz esan beharko dugu, Debye eta Buecheren teorien emaitzak nahikoa onak baitira, baina bestalde, laugarren kapituluan azaldu ditugun liskatasun/pisu molekular eta liskatasun/kontzentrazio erlazioak kontutan hartuz, hipotesi horrek disoluzio ez-diluituentzat ez duela esanahi handirik dakusagu.

Izan ere, laugarren kapituluan ikusi dugunez, kontzentrazio eta pisu molekular kritiko batetik gora, molekulak elkarrekin korapilatzen dira eta unitate independenteak izan beharren multzo agregatu (eta azken finean, sasisare) (...)